PRODUKZIOA ETA DISEINUA

Ekitaldiak antolatzen eta kudeatzen daukagun profesionaltasuna eta esperientzia funtsezkoak dira gure bezeroen gogobetetasuna lortzeko. Diziplina anitzeko talde bat dugunez, ekitaldiak osorik eta modu erabat pertsonalizatuan ekoiztea lortzen dugu. Gure zerbitzuak barne hartzen du, besteak beste, ekitaldi handiak antolatzea eta kudeatzea (giltza eskuan), karpa pertsonalizatuak dituzten ekitaldietarako girotze tematikoa, eta ekitaldi txikiagoetarako dekoratuak eta eszenografia diseinatzea. Montain, gure bitartekoak eta zerbitzua zure ekitaldiaren beharretara egokitzen ditugu.

Ekitaldietarako irudi- eta soinu-ekoizpen teknikoaren bila ari bazara, Montain dugu konponbidea. Urte asko daramatzagu ekitaldietarako argiztapena lantzen, baita edozein motatako ikuskizunen soinu-muntaia eta -ekoizpena ere.

Ekitaldietarako materiala biltegiratzea

Bi hamarkada baino gehiago daramatzagu ekitaldi handien antolaketan eta kudeaketan lanean. Lan horrek sektorean esperientzia eta haren ikuspegi osoa ematen digu. Horri esker, gure bezeroei ekitaldiak osorik antolatzeko aukera eskaintzen diegu, giltza eskuan motako ekoizpenarekin. Ekitaldietarako udal-baimenak kudeatzen ditugu, tramiteak arintzeko eta ekitaldiak antolatzearen eta ekoiztearen ondoriozko administrazio-lanak errazteko.

Segurtasuna eta gardentasuna dira gure lan-filosofiaren oinarrietako bat. Segurtasun-araudia betetzen dugu eta gure bezeroei gure karpa eta egitura bakoitzaren muntaiari dagozkion txosten teknikoak eskaintzen dizkiegu. Muntaiak gainbegiratu ez ezik, Montain ekitaldietako arriskuei aurrea hartzeko planak egiten ditugu, baita ebakuazio-planoak ere, behar izanez gero, ekitaldi handietarako. Lan egiten dugun ekitaldi bakoitzaren segurtasuna dugu lehentasuna.

Zure ekitaldia antolatzeko aholkularitza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.

Muntaia pertsonalizatuak

Gure moldakortasuna da gure indarguneetako bat ekitaldien muntaian eta antolaketan. Ez daude bi ekitaldi berdin. Horregatik, Montain modu esklusiboan lantzen dugu ekiten diogun proiektu bakoitza. Karpa pertsonalizatuak diseinatu eta muntatzen ditugu, baita ekitaldien girotze tematikoa ere.

Hainbat arlotako profesionalen talde batekin lan egiten dugu. Arlo horien artean daude, besteak beste, barneen diseinua, diseinu industriala edo marketina eta komunikazioa. Horri esker, ekitaldi guztiz pertsonalizatuak eta bakarrak aurrera atera ditzakegu.

Zure ekitaldirako karpa poligonal pertsonalizatuak alokatzeko, garraiatzeko eta muntatzeko aukera duzu. Kontsultatu karpak muntatzeko eskaintzen dizkizugun aukera guztiak, eta erabaki zein egokitzen zaion gehien zure ekitaldiari.

Dekoratua eta eszenografia

Ekitaldietarako dekoratu eta girotze berezien diseinuan aholkatzeko eta soluziorik onenak eskaintzeko eskuz esku lan egiten duten barneen diseinatzaileen eta dekoratzaileen talde batekin elkarlanean aritzen gara.

Badakigu zeinen garrantzitsua den eszenografia ekitaldietan. Horregatik, Montain beti zaindu ditugu gure bitartekoak eta profesionalak, abangoardia teknikoan egon nahian, zure proiektuak eskatzen duen edozein muntaia eta instalazio eskaini ahal izateko. Zalantzarik baldin baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.

Irudia eta soinua

Montain profesionalak gara soinu-ekipoen instalazioan eta alokairuan. Baditugu, soinu-ekipoa bera muntatu ez ezik, zure proiektura gehien egokitzen diren aukeren inguruan aholkatuko zaituzten teknikariak.

Soinuaz gain, argiztapen-ekipoak instalatzeko eta alokatzeko zerbitzua eskaintzen dugu, guztiz pertsonalizatua eta zure ekitaldiaren beharretara egokitua. Ekitaldietarako argiztapen artistikoko gure talde teknikoak kasu bakoitza aztertu eta dagokion proiekturako instalazio egokiena proposatzen du. Fokuak, pantailak eta sorgailuak instalatu eta alokatzen ditugu.

Logotipoak eta nortasun korporatiboa

Ekitaldiak muntatu eta antolatzeko enpresa garenez, gure helburua da proiektu bakoitzaren azken xehetasuna ere estaltzea, gure bezeroak lasai egon daitezen. Errotulazio- eta inprimaketa-zerbitzua eskaintzen dizugu, baita logotipoak eta ekitaldien identitate korporatiboa diseinatzeko zerbitzua ere.

Komunikazioa eta sare sozialak

Badakigu zeinen garrantzitsua den komunikazio-kudeaketa edozein ekitaldi antolatzean. Horregatik, Montaik zure zerbitzura jartzen ditu ekitaldietarako prentsaren eta sare sozialen kudeaketa, modu guztiz pertsonalizatuan, DENOK gure enpresa laguntzailearen bidez.

Ekitaldien aurkezpena komunikazioko langile kualifikatu eta profesionalekin kudeatu eta koordinatzen dugu. Aurkezle edo esatari batetik hasi eta community manager-aren gisako figuretaraino. Horrek dagokion ekitaldiko sare sozialen kudeaketa darama.

Kontsultatu zure ekitaldirako komunikazio-kudeaketan dauden aukerak eta aholkatuko zaitugu.